16 noviembre 2005

Desayunos Cardiosaludables

Izen hori duen kanpainan parte hartzen ari da ADDENE azken aldian. Bihotz Bizi elkarteak eta Euskal Okindegi Federakuntzak antolatutako heziketa kanpaina da hau. 8 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Eskola ezberdinetan burutzen ari dira ondorengo ekintzekin: elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldi bat, batez ere gosariak duen garrantzia adieraziz; eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko, gosari batetara gonbidatzen zaie, ogia, urdaiazpikoa, fruta, oliba olioa, eztia, esnea eta kakaoa ematen zaie bertan.
Aurten hitzaldiak dietista-nutrizionistek nahiz hirugarren mailako Elikadura eta Dietetikako ikasleek ematen dituzte.
Gure ustetan, ona izan da lan honetarako gu (dietista-nutrizionistak) kontuan izan gaituztela, gure lan esparrua delako eta gure lanbidea ezagutzera eman dezakegulako. Horregatik lehen aipatutakoei (Bihotz Bizi elkartea eta Euskal Okindegi Federakuntza) eskerrak eman nahi dizkiegu.
Uste dugu umeekin lan egitea atsegina dela eta hemendik parte hartu dutenak animatu nahi ditugu izandako esperientzia kontatzera. Zer iruditu zaizue? umeek ikasten al dute? zer aldatuko zenukete?

ADDENE está participando en la campaña de Desayunos Cardiosaludables organizada por la Asociación Corazón Vivo y la Federación Vasca de Panadería. Está dirigido a niños y niñas de entre 8 y 11 años y consta de las siguientes actividades: una charla educativa sobre la alimentación saludable y sobre todo la importancia del desayuno, después para ponerlo en práctica se les invita a un desayuno con pan, jamón, aceite de oliva, miel, kakao, fruta y leche.
Este año las charlas las dan dietistas-nutricionistas y estudiantes de 3º de nutrición y dietética.
Para nosotros ha sido algo bueno que hayan contado con dietistas-nutricionistas para hacer este trabajo, ya que es parte de nuestra profesión y además nos puede servir para darnos a conocer un poquito más. Por ello queremos dar las gracias a la asociación Corazón Vivo y a la Federación Vasca de Panadería.
Creemos que trabajar con niños y niñas es agradable, y desde aquí queremos animar a todos aquellos que hayan participado a que nos cuenten su experiencia. Qué os ha parecido? los niños aprenden? qué cambiarias?

1 comentario:

Idoia dijo...

Idazten det probatzeko hau nola dabilen, ta bide batez, aprobetxatzen det esateko bi alditan egin dudala gosariena egiten eta bietan oso gustora egon naizela!! umeekin lan egitea gozada bat da, beti dauzkate galderak edo komentario kuriosoak...
ANIMATU IDAZTERA!!